Politika -

Gasteiz

Fernandez Diaz: 'Guardia Zibilak ez du inoiz EAEtik alde egingo'

Espainiako Barne ministroak azpimarratu du Guardia Zibilak ETA 'polizialki eta operatiboki garaitzeko' lan egin duela.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa. Artxiboko irudia: EFE
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa. Artxiboko irudia: EFE
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak berretsi du Guardia Zibilak ez duela Euskal Autonomia Erkidegotik inoiz alde egingo. Aldi berean, ETA 'polizialki eta operatiboki garaitzeko' guardia zibilek egindako "sakrifizio berezia" azpimarratu du.

Fernandez Diaz Gasteizko Sansomendi kuartelean izan da gaur, Felix Jesus Blazquez Guardia Zibilaren 11. guneko jeneral nagusiaren kargu hartze ekitaldian.

ETAk bere jarduera armatua behin betiko amaitzea erabaki ondoren, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala Euskal Autonomia Erkidegotik joatea eskatu dio behin eta berriz Iñigo Urkulluren gobernuak Espainiako gobernuari.

"Egoera edozein izanda ere, Benemeritak Espainiaren zerbitzura lan egin du eta Espainiako Gobernuaren borondatea Guardia Zibilak EAEn jarraitzea da", ohartarazi du.

Ildo horretan, Espainiako Barne ministroak azpimarratu du Espainiaren batasuna eta egituraketa bermatzen duela Guardia Zibilak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Gasteiz