Politika -

EAJ-ren 120. urteurrena

'Atxikimendu askeko formulen' aldeko apustua egin du EAJk

"Zenbat eta autogobernu handiagoa, gero eta Ongizate handiagoa", aldarrikatu du Itxaso Atutxak.

EAJk 120.urteurrena ospatu du Sabino Aranaren eskulturaren aurrean

1:29

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itxaso Atutxa EAJko presidentearen esanetan, alderdi jeltzalearen proiektuan "atxikimendu askeko formulak baino ez dira sartzen, jauntxokeriarik gabe eta mendekotasun harremanik gabe".

"Zenbat eta autogobernu handiagoa, gero eta Ongizate handiagoa", aldarrikatu du, EAJren 120. urteurrena ospatzeko Bilbon, Sabino Aranaren estatuaren aurrean, egindako ekitaldian.

Buruzagi jeltzaleak nabarmendu du Euskadin "bakea" dagoela orain, "ETAk eragindako mina eta sufrimendua atzean utzita".

Halaber, gudariak gogora ekarri ditu, eta memoria historikoak aintzatespenik ez edukitzea deitoratu du. "Helburu politikoak ezin dira kokatu etikaren eta giza eskubideen errespetuen balioetatik at", gaineratu du.

Bestalde, Atutxak Sabino Arana EAJren fundatzailea ere omendu du, eta "ametsa" bete zuela adierazi du. Izan ere, "euskal nortasun nazionala sustatu zuen, eta herrialdea alderdi politiko moderno batez hornitu zuen".

Atutxarekin batera, honakoak ere izan dira ekitaldian, besteak beste: Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, Jon Darpon Osasun sailburua, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Aitor Esteban eta Pedro Azpiazu diputatuak eta Iñaki Anasagasti senataria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV