Politika -

Polemika

Diazek Ratorekin izandako batzarra azaltzeko agerraldia eskatu du

"Ez da ezer berezirik egongo, ostiralean ikusiko duzuenez", esan du Rajoyk, Fernandez Diazek Kongresuan emango dituen azalpenen inguruan.

Jorge Fernandez Diaz, Barne ministroa. Argazkia: EFE
Jorge Fernandez Diaz. Argazkia: EFE
Fernandez Diazek Kongresuan azalpenak emateko eskaera egin du

1:42

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak Rodrigo Rato Bakiako presidente ohiarekin izandako batzarraren inguruko azalpenak emateko agerraldia eskatu du. Norbere borondatez egin dio eskakizuna Diputatuen Kongresuko Barne Komisioari.

Barne ministroak Ratoren egoera prozezala aldatzeko inongo gestiorik egin ez duela adierazi zuen Barne Ministerioak komunikatu baten bitartez, baina biek izan zuten batzarrean "gertatzen ari denaz" hitz egin zutela esan du Ratok 'El Pais' egunkarian. "Nire egoeraz hitz egin genuen, baina nik ez nion ezer eskatu ministroari eta berak ere ez zidan laguntzarik eskaini", adierazi du Bankiako presidente ohiak.

Agerraldiaren eskakizuna gaur bertan gauzatuko dela jakinarazi du Barne Ministerioak eta Fernandez Diazek uztailaren 29an bere departamentuan izandako batzarraren inguruko azalpenak eman nahi dituela gaineratu du.

Batzar honek polemika handia piztu du. Alderdi eta erakunde askok Fernandez Diazen dimisoa eskatzea ekarri du.

Batzar "pertsonala"

Fernandez Diazen eta Ratoren arteko batzarra "pertsonala" izan zela esan zuen Barne Ministerioak astelehenean komunikatu baten bitartez. "Ratoren eskera pertsonala izan zen Barne ministroarekin batzartzea, eta ez du Ratoren prozedurarekin inolako zerikusirik izan", adierazi zuen Diazek zuzentzen duen ministerioak.

"Batzarra Barne Ministerioaren egoitzan egin zen, jantoki bateko erreserbatuan egitea baino hobea zela uste genuelako", gaineratu zuten Barne Ministeriotik. Ratoren kasua polizia judizialaren eskuetan dagoela, Barne ministroak ez duela zerikusirik, aipatzen du komunikatuak.

Rajoy: 'Ez da ezer berezirik egongo'

Mariano Rajoy Gobernu espainiarreko presidenteak Fernandez Diazek Kongresuan emango dituen azalpenei eutsi die eta, aurreratu duenez, "ez da ezer berezirik egongo" gai horren inguruan.

"Barne ministroak agerraldia egitea eskatu du, berehala, eta ahalik eta lasterren egitea eskatu du, azalpenak eman ahal izateko", esan du Gobernuaren presidenteak.

Kazetariek hainbatetan galdetu diote horren gainean Rajoyri, baina Jorge Fernandez Diazek Kongresuan emango dituen azalpenei eutsi die: "Ez da ezer berezirik egongo, ostiralean ikusiko duzunez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Berriak Politika