Politika -
Auzitegi Nazionala
Troitiñoren estradizioa berriro aztertzeko eskatu du Espainiak
Antonio Troitiño Arranz ez entregatzeko erabakiaren aurka Gorte Gorenaren aurrean helegitea aurkezteko eskatu dio Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak Erresuma Batuko Fiskaltzari.
Agentziak | Erredakzioa
Antonio Troitiño Arranz ez entregatzeko erabakiaren aurka Gorte Gorenaren aurrean helegitea aurkezteko eskatu dio gaur Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak Erresuma Batuko Fiskaltzari. High Courtek estradizioa ukatu zuen.
Erresuma Batuko Fiskaltzak Espainia ordezkatzen du prozesuan. Gorte Gorenaren aurrean kasazio helegitea aurkezteko eskatu dio De la Mata Auzitegi Nazionalaren Argibideetako 5. Epaitegiaren epaileak Fiskaltzari auto batean; izan ere, High Court of Justicek estradizioa ukatu zuen.
Uztailaren 31n, Londreseko Auzitegi Gorenak edo High Courtek defentsaren helegitea onartu zuen. Barrutiko epaileak Troitiño entregatzea onartu zuen 2015eko apirilean. Inputatua Espainian ez egoteak ez auzipetzeko eta epaitzeko arrazoi bakarra nahikoa justifikatu ez zutela ebatzi zuen High Courtek, ordea.