Politika -
Alderdi Popularra
Garrido: 'Ratorekin izandako bilera azaldu behar du Fernandez Diazek'
Euskadiko PPren bozeramaileak azpimarratu duenez, Rodrigo Ratorekin izandako bileraren “xehetasunak” azaldu behar ditu Barne ministroak, batzarrak “kezka” eta “harridura” sortu dituelako.
Agentziak | Erredakzioa
Laura Garrido Euskadiko PPren bozeramaileak gaur azaldu duenez, Rodrigo Ratorekin izandako bileraren ?xehetasunak? argitu behar ditu Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak, batzarrak ?kezka? eta ?harridura? sortu dituelako. Rato Bankia auzian inputaturik dago.
Garridok prentsaurrekoa eman du gaur. Bilera uztailaren 29an egin zuten ministroaren bulegoan, Ratok eskatuta.
Oposizioak bilera gogor kritikatu du. Batzarra Ratok eskatuta egin zuten eta, ministro ohiaren arabera, bere egoera judizialaz hitz egin zuten, besteak beste. Ostiralean Kongresuan agerraldia egitea eskatu zuen Fernandez Diazek. Gai pertsonalak soilik jorratu zituztela defendatu du Barne ministroak. Ratoren inguruko ikerketa judiziala bazterrean utzi zutela nabarmendu du.
?Eman beharreko azalpenak ostiraleko agerraldian emango dituela uste dut?, adierazi du EAEko PPren bozeramaileak. Bilerak ?kezka? eta ?harridura? sortu dituela gaineratu du Garridok. Horregatik, ?azalpenak? ematea ?egokia? dela uste du. ?Xehetasun? guztiak ?argitzea? beharrezkoa dela esan du.
Ministroak berak agerraldia egitea eskatu duela goraipatu du Garridok, eta ?oso azkar? egingo duela azpimarratu du. ?Bertan azalpen aproposak ematea espero dugu; izan ere, gaiak harridura handia sortu du?, nabarmendu du PPko buruzagiak. Zentzu horretan, ?erabateko gardentasuna? beharrezkoa dela gogorarazi du.
Eusko Jaurlaritzak susperraldi ekonomikoa ?moteldu? du
Bestalde, ?geldotasuna? eta ?inoren kontura bizi? izaten ari dela leporatu dio Garridok Iñigo Urkulluren Gobernuari. Susperraldi ekonomikoak Euskadin Espainian baino ?erritmo motelagoa? izatea Jaurlaritzaren erantzukizuna dela salatu du PPko ordezkariak.
Garridoren ahotan, Euskadiko langabezia batez besteko nazionalaren azpitik jaisten ari dela demostratzen dute datuek. Hori ?kezkagarria? dela erantsi du PPko bozeramaileak.
?Ez da gauza zehatza izan?, gaineratu du Garridok. Esportazioak Espainiako batez bestekoaren azpitik hazten ari direla nabarmendu du PPko agintariak. Gainera, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak txosten batean EAEko enpresa txiki ertainen ?ahultasunaz? ohartarazi duela kritikatu du.