Politika -

Ratorekin bilera

PPk amaitutzat jo du Fernandez Diaz ministroaren gaineko polemika

Uste du "inozo" bada ere "fede onez" jokatu zuela; aitzitik, Guardia Zibilen Elkarte Bateratua harrituta azaldu da ministroak emandako azalpenak direla eta.

Fernandez Diazek ez ditu oposizioaren dimisio eskariak baretu

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularreko Ikerketa eta Programetako idazkariorde Andrea Levyk baieztatu duenez, bere alderdiak amaitutzat jotzen du Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak Rodrigo Rato presidenteorde ohiarekin Ministerioaren egoitzan izandako bilerari buruzko eztabaida.

"PPren aldetik amaitutzat jotzen dugu polemika, ministroak uneoro izan duen gardentasun jarreraren aurrean". Horrela mintzatu da Levy Cope irratian egin dioten elkarrizketa batean. Bertan baieztatu duenaren arabera, Barne Ministerioaren buruak, "inozo" jokatu ahal izan duen arren, "fede onez" jardun du "Gobernuko presidenteorde ohi baten segurtasunari eragiten dion gai batean".

PPko ordezkariaren ustetan, ministroak ostiralean xehetasunez beteriko agerraldia egin zuen. Agerraldi horretan, Ratorekin biltzeko arrazoiak zein izan ziren azaldu zituen, hau da, beldur zela bere segurtasunarengatik zein familiarenarengatik.

"Batzarrean legez kanpoko gaiak, opakoak edo ilunak jorratu izan balira, ez luke Barne Ministerioan egin izango", nabarmendu du Levyk. Bere aburuz, garbi dago erabateko garbitasunez egin zuela.

Bestalde, gai horrekin lotuta PSOEk Fiskaltzaren aurrean aurkeztu duen salaketari buruz erakundeekiko desleialtasun bat dela esan du PPko agintariak, eta oposizioari leporatu dio kontua hori "hauteskundeei begirako tresna gisa erabiltzea", ministroaren beraren azalpenak entzun orduko epaileengana jotzeagatik.

Guardia Zibilen Elkarte Bateratuaren "harridura"

Bere aldetik, Guardia Zibilen Elkarte Bateratua (AUGC) harrituta agertu da barne ministroak Rodrigo Ratorekin batzeko emandako arrazoiengatik, ez baitute frogarik Bankiako presidente ohiak salaketarik jarri duenik beldurtuta sentitzen delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua argazkiak