Politika -

Begoñako Ama Birjinaren Eguna

Tradizioetan parte hartzen dutenentzat 'errespetua' eskatu du Aburtok

EH Bildu, Udalberri eta Irabaziz alderdietako kideak, berriz, ez dira izan Begoñako Basilikan izandako elizkizunetan.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea. Argazkia: EiTB
Begoñako Ama Birjiñaren eguna ospatzen ari dira

1:15

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak azpimarratu duenez, "herriek tradizioak dituzte, eta horiek herriaren parte dira". Hori dela eta, guztientzako "errespetua" eskatu du, Ama Birjinaren Egunaren harira Begoñako Basilikan izandako elizkizunetan "parte hartu ala ez".

Aburto Begoñan izan da larunbat honetan, milaka lagun bezala, 'Amatxu' ikusten. EAJko, PSEko eta PPko udal-ordezkariak ere izan dira. EH Bildu, Udalberri eta Irabaziz alderdietako kideak, berriz, ez dira bertan izan.

Halaber, alkateak ohorezko aurreskua dantza egin du, Ama Birjinaren omenez.

Geroago, komunikabideei egindako adierazpenetan, "errespeturik handiena" eskatu du alkateak "hemen gaudenontzako eta ez daudenentzako, inolako ika-mika edo eztabaidarik gabe".

"Herriek tradizioak dituzte, eta horiek herriaren parte dira", esan du, "Begoñako 'Ama'rengana mundu guztia dator zeozer garrantzitsua dagoenean, Athleticeko jokalariak barne".

Gainera, "guztiontzako Bilbo hobe" baten eskaera egin du, behar handienak dituztenek aukera berriak izan ditzaten. "Langabezian dauden 29.000 bilbotarrentzako. Bilbo solidarioagoa eta batuago izan dezagun, guztion arteko elkarbizitza errazago izan dezan", eskatu dio Begoñako 'Amatxu'ri.

Aste Nagusia

Bestalde, Aburtok gogora ekarri duenez, egun batzuk falta dira besterik ez dira falta Bilboko Aste Nagusia hasteko, eta bederatzi egun horietan "jaia dibertigarria, tolerantea eta adeitsua" izango delakoan dago.

"Gure artean errespeturik handiena izan dezagun, elkarbizitza jaiaren erregina izan dezala, eta sexu-erasorik izan ez dezala, Aste Nagusiarekiko harro sentitu ahal izateko, eta turista ongi hartu ahal izateko", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilboko Aste Nagusia Bilboko azken albisteak EH Bildu EAJ