Politika -

Frantzia

Fronte Nazionalak Jean-Marie Le Pen kanporatu du

Nazien kontzentrazio-esparruen inguruan egindako adierazpen polemiko batzuengatik kanporatu dute alderdi ultraeskuindarretik. Jean-Marie Le Penek helegitea jarriko du erabakiaren kontra.

Jean Marie Le Pen. Artxiboko irudia
Jean Marie Le Pen.
Jean Marie Le Pen. Artxiboko irudia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Fronte Nazional (FN) alderdi ultraeskuindarrak Jean-Marie Le Pen kanporatzea erabaki du, adierazpen antisemitak egitegatik.

Alderdiaren zuzendaritzak bilera egin du Nanterren, Paris kanpoaldean, eta bertan izan da Le Pen bera ere. Fronte Nazionalaren fundatzaileak berriro egin ditu adierazpen polemikoak: nazien kontzentrazio-esparruak "historiaren detaile bat" baino ez zirela izan esan du.

Hori horrela, Le Pen zigortzea erabaki dute, alderditik kanporatuta. Ohar labur batean jakinarazi dutenez, erabakiak gehiengoaren babesa izan du.

Le Penek alabari egotzi dio "hilketa politikoa" eragingo duen erabaki horren ardura

Jean-Marie Le Penen esanetan, bera kanporatzea estalki bat izan da, eta Marine alabari egotzi dio berak sortu zuen alderdiaren "hilketa politikoa" eragingo duen erabaki horren ardura.

FNko ohorezko presidentea, bestalde, "haserre" agertu da erabakiarekin, eta horren kontrako helegitea jarriko duela iragarri du. "Hilketa baten biktima zarenean eta hiltzailea zure alaba denean, begi-bistakoa da ez zarela pozten. Hala ere, gauzak lasai hartu behar dira. Badakigu lehenago edo geroago Justiziak esku hartuko duela", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Frantzia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Alderdi ultrakontserbadoreen azken ordukoa