Politika -

Hauteskunde orokorrak

EAk dio erabakitzeko eskubideak bideratuko lukeela aldaketa Espainian

Urizarren arabera, aldarrikapen hori bermatuko lukeen adostasunik lortzeko aukerarik ez badago, "akordioa euskal gizartearekin" egin beharko litzateke.

Pello Urizar Eusko Alkartasunaren idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Pello Urizar Eusko Alkartasunaren idazkari nagusia.
Pello Urizar: 'Erabakitzeko eskubidea bukaeraraino eramango dugu'

0:18

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar Eusko Alkartasuneko idazkari nagusia Espainiako Estatuan aldaketa politikoa egitearen alde agertu da, eta EH Bilduk horretan lagun lezakeela esan du, baina erabakitzeko eskubidea bermatuz gero, bestela ez bailitzateke aldaketa izango, "adabakia baizik".

EAk Donostiako Miramar Jauregian ekin dio kurtso politikoari, eta bertan egin ditu Urizarrek adierazpenok. Espainiako Estatuan hauteskunde orokorren ostean aldaketa politikorako "aukera benetakoa" dela adierazi du.

Hasier Arraizek uztailean aurreratu bezala, Urizarrek esan du EH Bilduk aldaketa horretan parte hartuko duela baldintza bat betetzen bada: euskal herritarren erabakitzeko eskubidea aitortzea.

"Edonolako aldaketa egiteko, argi dugu, erabakitzeko eskubidean oinarritu behar da. Erabakitzeko eskubidean oinarritzen ez den aldaketa ez da aldaketa, adabakia besterik ez da, gauzak dauden bezala uztea besterik ez da", berretsi du buruzagi abertzaleak.

Bidea euskal gizartearekin egitea

Urizarren arabera, aldarrikapen hori bermatuko lukeen adostasunik egiteko aukerarik ez badago, "akordioa euskal gizartearekin" egin beharko litzateke.

"Bidea euskal gizartearekin egin behar dugu, eta amaierara arte eraman, gizarte kataluniarraren moduan", EAren arabera, baina hori EAJ gabe egitea "zailagoa" dela aitortu du, nahiz eta gauzatu egingo dela pentsatu, "gehiengo sozialak" nahi duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa EA Bizkaia