Politika -

PSE

Mendia: 'Urkulluk PSEren konpromisoarekiko zalantza badu, oker dabil'

PSE-EEko idazkari nagusiak aldekobitasuna errefusatu du, "Estatuen arteko harreman berdintsuekin loturarik izanez gero". Halaber, erreforma konstituzionalaren eskumenak argitzeko eskatu du.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren irudiko, Iñigo Urkullu lehendakariak "txarto hasiko du kurtso" politiko berria, PSEk autogobernuarekiko duen konpromisoaren gainean zalantzak baldin baditu. Gainera, Mendiak aldekobitasuna errefusatu du, "Estatuen arteko harreman berdintsuekin loturarik izanez gero". Halaber, erreforma konstituzionalaren eskumenak argitzeko eskatu du.

Ohar baten bidez Mendiak defendatu duenez, "autogobernuaren garapena eta Estatutuan jasotako eskumenen defentsa sutsua euskal sozialisten oinarrizko elementuak dira, historikoki orain eta beti".

PSEko buruzagiaren aburuz, "sozialisten konpromisoaren gainean zalantzak zabalduta, kurtso politikoari hasiera ematea hanka-sartzea da, autogobernua euskal herritarren eta gainerako espainar herritarren arteko formula arrakastatsua baita". Gainera, "pauso oker hori" autogobernuaren hitzaldira ez eramatea espero du Mendiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Lehendakaria Idoia Mendia PSE-EE berriak