Politika -

Biktimak

Bilkura ez egiteko eskatu du Maneirok 'lotsagabeak' egongo direlako

EAEko 128 udalerritan ETAk, GALek eta Batallón Vasco Españolek eta Estatuko Segurtasun Indarrek eraildako 707 pertsonak omentzeko deitu dute bilkura.

Gorka Maneiro. Argazkia: EiTB.
gorka maneiro
Gorka Maneiro. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiralerako biktimen omenez deitu duten alkateen bilkura bertan behera uzteko eskatu dio Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak Iñigo Urkullu lehendakariari, oraindik ETAren ekintzak gaitzetsi ez dituzten ezker abertzaleko "lotsagabeak" joatekoak baitira bertara.

Eusko Legebiltzarrean egin duen prentsaurrekoan, bilkura horren aurka agertu da Maneiro, bere ustez, ETAren biktimak eta poliziaren indarkeriak eragindakoak parekatu nahi direlako bertan.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jonan Fernandez Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitzarako idazkaria nagusiak deitu dute Bilboko bilkura, EAEko 128 udalerritan ETAk, GALek eta Batallón Vasco Españolek eta Estatuko Segurtasun Indarrek eraildako 707 pertsonen omenaldiak prestatzeko.

UPyD, PP eta Podemos-Ahal Dugu ez daude bilkurara gonbidatuta, ez baitute udalerri horietako alkatetzarik zuzentzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika UPyD ETA gaur Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Memoria historikoa albisteak Terrorismoaren Biktimak EH Bildu