Politika -

Harrera

200 bat lagun elkartu dira Jose Luis Elkororen harreran, Bergaran

Elkoro 2009an sartu zuten kartzelan, Egin egunkariaren eta Egin Irratiaren aurkako auzian, eta atzo aske geratu zen.

Jose Luis Elkorori ongietorria, Bergaran

01:00

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

200 bat pertsona elkartu dira Bergaran, Jose Luis Elkoro ezker abertzaleko kide historikoari harrera egiteko, atzo askatasuna berreskuratu ostean.

Elkoro 2099an sartu zuten espetxean, Egin egunkariaren eta Egin Irratiaren aurkako auzian, 18/98 sumarioaren baitan, zortzi urteko kartzela-zigorra ezarri eta gero. 2010az geroztik etxean izan da preso, orkatilean kontrolerako tresna telematiko jarrita zuela.

12:00ak inguruan iritsi da Elkoro San Martin de Agirre plazara, ikurrinak eta presoen aldeko ikurrak zeramatzaten pertsonez inguratuta. “Euskal presoak, Euskal Herrira” oihuen artean, lore-sorta bat eman diote.

Ekitaldira bertaratu direnen artean, Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kide izandako Tasio Erkizia eta Ibon Arbulu izan dira, baita Amaia Izko Sortuko bozeramaile eta abokatua ere.

Xabier Amurizak bertso bat eskaini dio Elkorori, eta honek hitza hartu duenean, “batasuna” eskatu du “hainbeste desiratutako herria eraikitzeko”.

Elkorok 80 urte ditu eta HBko kide eta Bergarako alkate izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak albisteak Bergara albisteak