Politika -

Iruñean

Herriak Libre dinamikak 'herri epaia' emango du urriaren 12an

Urriaren 12a baino lehen, 40 herri epaiketa inguru egingo dira Euskal Herriko zein nazioarteko hainbat txokotan.

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herriak Libre dinamikak estatu espainiarraren kontrako "herri epaia" emango du urriaren 12an Iruñean, eta gaur ekitaldi horretan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Dena den, azken epaiaren aurretik, 40 herri epaiketa inguru egingo dituzte Euskal Herriko zein nazioarteko hamaika txokotan, "urte luzetako ukazio eta zapalketen ostean" estatu espainiarra epaitzeko asmoz.

"Espainiar estatu inperialista epaitzera goaz Euskal Herriaren aurka urte luzeetan egindakoagatik, naziorik gabeko kartzela den estatu  hau mantentzeagatik, Saharar herriaren ukazio eta zapalketan duen erantzukizunarengatik, OTANeko kide izateagatik, Abya Yalan edo Latinoamerikan egindakoagatik eta egiten ari denagatik", adierazi du Herriak Libre dinamikak ohar bidez.

"Gidoiak irauli" nahi ditu Herriak Libre dinamikak eta, hori lortzeko asmoz, "epaileak epaitu"ko ditu.

Espainiako Auzitegi Nazionalak bost euskal militante internazionalista epaituko ditu datorren urriaren 19an "elkartasun internazionalista lantzea" egotzita. Halaber, Askapena, Askapeña eta Elkar Truke elkarteak legez kanpo uztea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea