Politika -

Zaragozako kontzertua

Berri Txarrakek salatu du 'zentzugabea' dela PPren debeku eskaera

Talde nafarraren arabera, kontzertuak debekatzeko eskaerak "gure taldearen jarduna gainditzen duten ekinbideak dira, beste sortzaile askori kalte itzela eragin diotenak".

Berri TXarrak. Argazkia: Berri Txarrak
Berri TXarrak.
Berri TXarrak. Argazkia: Berri Txarrak

M.G | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berri Txarrakek salatu duenez, Zaragozako kontzertua debekatzeko eskaera eta antzekoak "gure taldearen jarduna gainditzen duten ekinbideak dira, beste sortzaile askori kalte itzela eragin diotenak eta denboran gehiegi luzatzen ari direnak".

Talde nafarrak Zaragozako PPri (talde horrek egin du kontzertua debekatzeko eskaera) esandakoaren arabera, "20 urtean ez dugu inongo auzitegiren inolako salaketa, leporatze edota zigorrik jaso. Horrenbestez, hainbat komunikabidek egozten dizkigutenak oinarri juridikorik gabeko salaketak dira".

Irailaren 25ean Aragoiko hiriburuan NATOren eta maniobra militarren kontrako jaialdi batean kontzertua emango duen taldearen iritzian, PPren eskaera "hauteskundeetan etekina lortzeko baino ez da", eta "eremu politikoko alderdi atzerakoienek sustatu dute".

"Gu ez gara inoren txotxongilo, ez dugu inolaz ere gurea ez den gatazka batean erabil gaitzaten onartuko. Aragoiko PPren eskaera erabat zentzugabea eta neurriz kanpokoa da, Berri Txarrakek PPk gobernatzen dituen hainbat udalerritan edota PPren beraren esku dauden telebista zein irratsaio publikoetan parte hartu baitu inolako arazorik gabe", azpimarratu du taldeak, eta "gure kantak mundu osoan eskaintzen jarraitzeko asmo irmoa" eta Zaragozan jotzeko borondatea berretsi du.

Azkenik, egunotan jasotako babesa eskertu nahi izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berri Txarrak Euskal musika albisteak Gaur egungo musika