Politika -

Alderdi Popularra

Rajoy Javier Marotoren ezkontzan izango da ostiralean, Gasteizen

Ministroen Kontseilua bukatu ondoren, Gobernuko presidentea Arabako hiriburura joango da, Elvira Fernandez emaztearekin batera, ezkontzan izateko.

Javier Maroto eta Mariano Rajoy. Artxiboko irudia: EFE
Javier Maroto eta Mariano Rajoy. Artxiboko irudia: EFE
Javier Maroto eta Mariano Rajoy. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea Javier Maroto PPko Sektore idazkariorde nagusiaren ezkontzan izango da ostiralean, Gasteizen, alderdiko iturriek baieztatu dutenez.

Ekitaldi pribatua izanik, Exekutiboko buruzagia zeremonian egongo denik ez du azaltzen bere agenda ofizialak. Ministro Kontseiluaren ohiko bilera, ostera, agendan agertzen da.

Bilera horren ondoren Rajoy Arabako hiriburura joango da, Elvira Fernandez emaztearekin batera, Marotoren ezkontzan izateko.

Rajoyk homosexualen arteko ezkontza batean parte hartu behar ote zuen eztabaidak hautsak harrotu ditu PPn; izan ere, Alderdi Popularrak Auzitegi Konstituzionalean helegitea aurkeztu zuen ezkontza horien aurka. Ezkontza mota horiek albiste izateari utzi behar diotela adierazi zuen Marotok iragan astean.

Gobernuko presidentearen presentziari dagokionez, Rajoyk agenda konplexua duela eta modurik egokienean antolatuko duela esan zuen Gasteizko alkate ohiak. Erabakia bata ala bestea izan, gehiago edo gutxiago maiteko ez zutela gaineratu zuen Marotok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea