Politika -

Gatazka Sirian

Euskadi errefuxiatuekin 'solidarioa' izango dela aitortu du Urkulluk

Lehendakariaren hitzetan, errefuxiatuek "etxera bueltatu nahi dute, bere garaian Jose Antonio Agirrek eta beste beste milaka euskal biztanlek nahi zuten legez".

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du Euskal Autonomi Erkidegoa "solidarioa" izango dela Siriako moduko gatazketatik ihesi dagoen jendearekin. "Etxera bueltatu nahi dute, bere garaian Jose Antonio Agirrek eta milaka euskal biztanlek legez", azaldu du.

"Euskadik, erronka horretan, egin beharrekoa egingo du", ziurtatu du. Mondragon Unibertsitateko 2015-16 ikasturtearen hasieran izan da lehendakari eta unibertsitatearen izaera "berritzailea" goraipatu du.

Europak bizi duen krisialdi humanitarioa aipatu du. Milaka lagun errefuxiatuta daude, esan duenez, bere garaian Jose Antonio Agirre lehez. "Askatasunaren, demokraziaren, eta giza eskubideen alde" lan egin zuen, baina "Euskaditik kanpo babesa eskatzera behartu zuten, gerraren ondorioz". Euskal biztanleei "harrera egin zieten eta laguntza eman zieten".

"Gaur Euskadi solidarioa izango da bere garaian beste batzuk Euskadirekin solidarioak izan ziren legez", gaineratu du. "Euskadik, erronka horretan, egin beharrekoa egingo du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Urkullu Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak