Politika -

Omenaldia Leitzan

ETAk hildako guardia zibil bat gogoratu dute Leitzan

Uxue Barkos Nafarroako presidenteak parte hartu du ekitaldian. Juan Carlos Beiro guardia zibilaren alargunak “ETA justifikatzen dutenen babesarekin” gobernatzea leporatu dio Barkosi.

Uxue Barkos Nafarroako presidentea, ETAk hildako guardia zibilaren alargunarekin. Argazkia: EFE
Uxue Barkos Nafarroako presidentea, ETAk hildako guardia zibilaren alargunarekin. Argazkia: EFE
Uxue Barkos Nafarroako presidentea, ETAk hildako guardia zibilaren alargunarekin. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako agintari politikoek, tartean Uxue Barkos presidenteak, senideek eta lagunek Juan Carlos Beiro guardia zibila omendu dute Leitzan. Duela 13 urte hil zuen ETAk, pankarta bat kentzera zihoala bonba bat leherrarazita.

Meza izan da lehenengo, eta atentatua izan zen tokira joan dira ondoren. Maria Jose Rama alargunak hartu du hitza bertan, eta azken urteotan Nafarroan “gauzak aldatu dira”, esan du. “Omenaldi honetara inoiz etorri ez diren pertsonak etorri dira gaur”, azpimarratu du.

Buruan galdera asko dituela nabarmendu eta aukera hori pentsatzen duena esateko baliatu du: “Nola da posible terrorismoari bere izenagatik deitzeko gai ez diren horiek gaur biktima bat oroitzera etorri izana? Zer pentsatuko luke Carlosek bere lana gutxietsi dutenak gaur hemen egoteari buruz? Nola da posible Nafarroako Gobernua zuzentzeko ETA justifikatzen dutenen babesa onartu duen pertsona bat hildako baten omenaldira etortzea?”, galdetu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Uxue Barkos albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa ETA gaur Alderdi politikoak berriak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimak