Politika -
Hauteskunde orokorrak
Koldo Martinez, Geroa Bairen hauteskunde orokorretarako zerrendaburua
Geroa Bairen Kontseilu Nagusiak Martinezen izendapena berretsi du. Geroa Baik egun Nafarroako parlamentuan duen bozeramailearen esanetan, erronka handia da diputatu izatea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Koldo Martinez izango da Geroa Bairen Espainiako hauteskunde orokorretarako zerrendaburua, koalizioaren Kontseilu Nagusiak aho batez erabakia berretsi ostean.
Martinezek 62 urte ditu eta medikua da lanbidez. Haren esanetan, Madrilgo Diputatuen Kongresuko diputatu izatea "erronka handia" da, are gehiago, Uxue Barkos aurrekoak "muga oso goian jarri" duenean.
Geroa Baik Nafarroako parlamentuan egun duen bozeramailearen hitzetan, koalizioaren lehendabiziko zeregina "PPk onartu dituen doitasun neurriak eta autonomiaren zein ongizatearen kontrako politikak lehengoratzea da".
Kontseilu Nagusia hasi baino minutu batzuk lehenago kazetariei egindako adierazpenetan, Martinezek adierazi du Geroa Bairen bigarren zeregina "eskubideak eta ongizatea berreskuratzeko" lan egitea izango dela eta, hirugarrena, "autonomian sakontzea".
Bestalde, Uxue Barkos Nafarroako Foru Gobernuko presidenteak azaldu du koalizioak Kongresuan duten aulkia berresteko lan egingo dutela. Barkosek azpimarratu duenez, Geroa Bairen erronkak lan egiteko modu hori mantentzea eta interes orokorrek defentsa egitea izango dira.