Politika -
Kataluniako hauteskundeak
I27ren ostean, 'lasaitasuna eta zentzua' eskatu ditu Goirigolzarrik
Kataluniako emaitzen aurrean, "zubiak eraikitzeko" beharra dagoela azpimarratu du Bankiako presidenteak.
AGentziak | Erredakzioa
Arlo ekonomikoari baino, arlo politikoari heldu dio gaur Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidenteak. Kataluniako hauteskundeen ondotik, "lasaitasunez eta zentzuz" jokatzeko eskatu eta "zubiak eraikitzeko" deia egin die bankariak politikariei.
Bilbon izan da goizean Goirigolzarri, finantza munduko Euskadiko Profesionalen eta Zuzendarien Elkarteak antolatutako gosari informatibo batean. Irailaren 27ko hauteskundeak hizpide, honakoa esan du bankariak: "Herritarrek hitz egin eta Parlamentua nola egitura behar den erabaki dute. Orain politikarien unea da. Buruzagiok egiten dutenaren zain egon beharko dugu, ikusi eta aztertzeko".
Pasibotasuna, baina, alde batera utzi du Goirizolgarrik, eta mezu argia bidali die: "Denek lasaitasunez eta zentzuz jokatu behar dute. Zubiak eraiki behar dituzte", erantsi du.
Goirigolzarriren aburuz, emaitzek "ez dute kolokan jarriko Bankiak Katalunian duen banketxe sarea". Horren arabera, "egoera nahikoa konplikatua da balizko hondamendiez hitz egiteko".
Egoera ekonomikoa
Ekonomiari dagokionez, itxaropentsu agertu da Goirigolzarri. Finantza alorrean, joera positiboa ikusi du Bankiako presidenteak: "Iaz enpresa txiki eta autonomoei emandako maileguak ugaritu egin ziren", azaldu du, eta 2015eko lehen zortzi hilabeteetan % 85 igo da kopurua.
Barne Produktu Gordina hizpide, aurreikuspena egin du Bankiako presidenteak. Horren hitzetan, % 3 haziko da euskal ekonomia 2015ean.