Politika -

Auzitegi Nazionala

ETAren krimenak ez dituzte genozidioagatik ikertuko

Aipatutako krimenak gizarteriaren aurkako delituengatik ikertuko dituzte, baina 2004tik aurrera egindakoak bakarrik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak errefusatu egin du ETAren krimenak genozidioagatik ikertzea, eta erakunde armatuak 2004ko urriaren 1a baino lehen egindakoak gizarteriaren aurkako krimenengatik aztertzea ere. Izan ere, urte hori baino lehen, Zigor Kodeak ez zituen zigortzen "zibilen aurkako eraso sistematikoak".

Zigor Arloko Laugarren Aretoak atzera bota ditu DyJ elkarteak, Luis Portero Fundazioak eta Antonio Salvak (ETAk 2009an Mallorcan hildako Diego Salva guardia zibilaren aita) aurkeztutako helegiteak.

Epaimahaiak berretsi egin du Pablo Gonzalez instrukzio-epaileak uztailean ateratako ebazpena. Epaile horrek partzialki onartu zituen kereilak, eta ETAko buruen aurkako ikerketa abiatu zuen, gizarteriaren aurkako krimenak egotzita.

Nolanahi ere, krimenak ezin direla genozidioagatik ikertu ebatzi du epaimahaiak, 'Scilingo doktrina'ri jarraiki delitu hori "talde babestu bat erabat edo partzialki suntsitzea baita". 2005eko apirilean, Auzitegi Nazionalak kondenatu egin zuen Adolfo Scilingo militar argentinarra, "heriotzaren hegaldietan" parte hartzeagatik, gizateriaren kontrako krimenak leporatuta.

Epaileek argudiatu dutenez, "talde babestuak" zeintzuk diren legean jasotako irizpideekin ezarri behar dira, hau da, "nazionaltasuna, etnia, arraza edo erlijioa".

Horren ildotik, ETAren biktimak ez direla "talde nazionala" azaldu dute; "Euskadin, biktimak zein biktimarioak denak espainiarrak baitira", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Berriak Politika ETA gaur Gaurko azken ordukoa