Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Politika

Kataluniako Auzitegi Nagusia

Mas, Ortega eta Rigau inputatu dituzte A9ko kontsultagatik

Agentziak | Erredakzioa

Generalitateko presidentea urriaren 15erako deitu du Kataluniako Auzitegi Nagusiko Gai Penaletarako Aretoak. Ortegak eta Rigauk bi egun lehenago deklaratuko dute, urriaren 13an.

1:37

Artur Mas Generalitateko presidentea, Joana Ortega Exekutiboko presidenteorde ohia eta Irene Rigau Hezkuntza kontseilaria azaroaren 9ko kontsultagatik inputatu gisa deklaratzera deitu ditu Kataluniako Auzitegi Nagusiak.

Auto batean, Mas urriaren 15erako deitu du Gai Penaletarako Aretoak. Ortegak eta Rigauk bi egun lehenago deklaratuko dute, urriaren 13an. Fiskaltzak eskatutako bost lekuko ere urriaren 19an deitu ditu deklaratzera Aretoak.

2014ko amaieran Auzitegiak zenbait kereila onartu zituen azaroaren 9ko kontsultagatik; besteak beste, Fiskaltzarena. Independentziaren inguruko galdeketa antolatuta, Auzitegi Konstituzionalari ustez desobeditzea leporatu zien fiskalak.

“Konstituzioaren interprete gorenak emandako ebazpena betetzeari uko egitea” leporatu zien Fiskaltzak; izan ere, nahiz eta Konstituzionalak bertan behera utzi, prozesu parte-hartzailea antolatu zuten.

Fiskaltzaren hitzetan, inputatuek bazekiten bertan behera utzi behar zituztela bai hasierako kontsulta –lehenengo– bai prozesu parte-hartzailea –ondoren–. Masen adierazpen batzuk aipatu zituen fiskalak: “Fiskaltzak hauteslekuak zabaltzeko arduraduna nor den jakin nahi badu, niri begiratzeko, ni eta nire gobernua gara arduradunak”.

“Planifikatu eta finantzatu”

Fiskaltzak azaldu zuenez, ez da beharrezkoa Generalitateak Auzitegi Konstituzionalaren erabakia betetzeari espresuki uko egitea. “Borondatea jarrera aktibo eta arduragabeetan, argietan zein ezkutuetan, antzeman daiteke”, gaineratu zuen.

Generalitateak “kontsultaren plangintza egin, babestu eta finantzatu” zuela goraipatu zuen fiskalak idatzian. Fiskaltzaren ustez, nahiz eta Konstituzionalaren erabakiak zalantzarako tarterik ez utzi, hiru agintariek bultzatu egin zuten galdeketa.

uten galdeketa.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena