Politika -

INPUTAZIOA

Prieto hasi da deklaratzen, ustez irregulartasunak egitea egotzita

Arabako idazkari nagusi ohia eta Victor Garcia Hidalgo PSE-EEko Antolakuntza idazkaria elkarrekin iritsi dira, goizean, EAEko Auzitegi Nagusira.

Prieto eta Garcia, euren abokatuarekin, epaitegira bidean. EFE.
Prieto eta Garcia, euren abokatuarekin, epaitegira bidean. EFE.
Prieto eta Garcia, euren abokatuarekin, epaitegira bidean. EFE.

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txarli Prieto legebiltzarkide sozialista eta PSE-EEren Arabako idazkari nagusia izandakoa hasi da EAEko Auzitegi Nagusian deklaratzen, ustez irregulartasunak egitea egotzita. Harekin batera, Victor Garcia Hidalgo PSE-EEko Antolakuntza idazkaria dago deklaratzera deituta, hori ere inputatuta, ustezko iruzur delitua eta dokumentuak faltsutzea leporatuta.

EAEko Auzitegi Nagusiak inputatu  zituen Prieto eta Garcia, Alderdi Sozialistaren hainbat egoitzatan egindako lanetan iruzur egitea egotzita. Lan horiek Prietoren enpresa batek egin zituen.

Salaketa anonimoa

Ikerketa salaketa anonimo baten ondorioz hasi zen. Apirilean aurkeztu zuten, eta, horretan, Prietoren enpresa bati PSE-EEren hainbat egoitzatan lanak egiteko kontratatu zutela azaldu zuten. Lanak egin ez zituen arren, konpainia horrek kobratu egin zuela salatu zuten, hain zuzen ere.

Barne Ministerioak alderdi politikoen egoitzetan segurtasuna zorrozteko emandako finantziaziotik eman zioten dirua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSE-EE berriak