Politika -
Prieto auzia
Inputatu egin dute Txarli Prieto, iruzur egitea egotzita
Victor Garcia Hidalgo Arabako PSE-EEko Antolakuntza idazkari eta Poliziaren zuzendari ohia ere inputatu dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAEko Auzitegi Nagusiak inputatu egin ditu Txarli Prieto Arabako PSE-EEko idazkari nagusi ohia eta Victor Garcia Hidalgo Arabako PSE-EEko Antolakuntza idazkari eta Poliziaren zuzendari ohia, Alderdi Sozialistaren hainbat egoitzatan egindako lanetan iruzur egitea egotzita. Lan horiek Prietoren enpresa batek egin zituen.
Prietok eta Hidalgok irailaren 30ean deklaratu beharko dute, inputatu gisa.
Gainera, auzitegiak prozesuan aurkezteko eskubidea duela gogorarazi dio PSOEri, kaltedun gisa.
Salaketa anonimoa
Ikerketa salaketa anonimo baten ondorioz hasi zen. Apirilean aurkeztu zuten, eta, horretan, Prietoren enpresa bati PSE-EEren hainbat egoitzatan lanak egiteko kontratatu zutela azaldu zuten. Lanak egin ez zituen arren, konpainia horrek kobratu egin zuela salatu zuten, hain zuzen ere.
Barne Ministerioak alderdi politikoen egoitzetan segurtasuna zorrozteko emandako finantziaziotik eman zioten dirua.