Politika -

Frantzia

Alberto Plazaolaren kontrako euroagindua, bertan behera

Paueko Apelazio Epaitegiak ETAko preso ohiaren aurka zegoen kontrol judiziala ere indarge utzi du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pauko Apelazio Auzitegiak bertan behera utzi du Alberto Plazaola ETAko preso ohiaren aurka Espainiak eskatutako euroagindua. Joan den irailaren 7an atxilotu zuten Plazaola, Ziburun. Epailearen aurretik igaro ondoren, atxilotu eta hurrengo egunean aske utzi zuten, poliziaren zaintzapean.

Xantiana Cachenaut preso ohiaren abokatuak azaldu duenez, euroagindua baliogabe uztea erabaki du Apelazio Auzitegiak,  prozedura egokia ez zela iritzita.  Plazaolari ezarritako kontrol judiziala bertan behera uztea agindu kasua aztertu du epaileak.

Santi Arrospiderekin batera kaleratu zuten abenduaren 4an, 24 urte kartzelan egin ostean, baina martxoan Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zuen aske uzteko erabakia, eta biak espetxeratzeko agindu zuen, Frantzian preso egindako urteak ez zizkiotela kontuan hartuko argudiatuta.

Arrospide eta Plazaola ETAko presoak aske utzi izanaren aurkako helegitea jarri zuen fiskalak, eta helegite hori ontzat eman zuen Gorenak martxoan; beraz, baliogabe utzi zuen Auzitegi Nazionalak bi presoak kaleratzeko emandako agindua. Horrenbestez, Plazaola berriro espetxeratzeko agindua eman zuen. Arrospide kartzelan dago , beste bi delitu egotzi baitzizkioten Auzitegi Nazionalak aske utzi eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak bideoak ETA albisteak