Politika -
Txioen polemika
Auzitegi Nazionalak Zapata berriz inputatzea agindu dio Pedrazi
Instrukzio epaileak artxibatu egin zuen zinegotziaren aurkako auzia, baina orain berriro ireki beharko du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Auzitegi Nazionalak Guillermo Zapata Ahora Madrideko zinegotzia inputatzea agindu dio Santiago Pedraz epaileari.
Zinegotziak Irene Villari eta hainbat biktimari buruzko txioak idatzi zituen duela lau urte, politikan barrena egin baino lehen, umorearen mugei buruzko eztabaida baten baita. Aurten zinegotzi egin eta gero, hedabideek duela lau urteko txio horiek berreskuratu dituzte, eta iskanbila handia sortu da.
Hasieran, Pedraz epaileak inputatu egin zuen, baina ondoren auzia artxibatu zuen, Irene Villak gutun bat helarazi baitzion, Zapataren mezuak iraingarriak iruditzen ez zaizkiola azaltzeko.
Orain, baina, Auzitegi Nazionalak adierazi du zinegotziaren txioek ez zutela "biktima bakar bat" iraindu, "baizik eta kolektibo osoaren memoria". Horrenbestez, berriz ere inputatzea agindu du.