Politika -

Amaiurreko diputatua

Fiskaltzak artxibatu egin du Sabino Cuadraren kontrako salaketa

Amaiurreko diputatuaren kontra beste salaketa bat jarriko duela iragarri du Manos Limpiasek, Konstituzioaren ale bati orri batzuk kentzeagatik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuan egindako agerraldi batean Espainiako Konstituzioaren ale bati orri batzuk kentzeagatik, salaketa jarri zuen Sabino Cuadra Amaiurreko diputatuaren kontra Manos Limpias eskuin muturreko sindikatuak. Estatuko Fiskaltzak, baina, salaketa artxibatzea erabaki du.

Auzitegi Goreneko Zigor arloko salaren Fiskaltzak ebazpen batean adierazi duenez, "Sabino Cuadraren kontra aurkeztutako salaketagatik abiatutako izapide informatiboak artxibatzea" erabaki du.

Erabakiarekin haserre agertu da Manos Limpias, eta Gorenari zuzendutako beste salaketa bat aurkeztuko duela iragarri du. Izan ere, Cuadra foruduna da, eta Gorenari dagokio hura epaitzea.

Horrez gain, Fiskaltzari idatzia helarazi dio, artxibatzea arrazoitu ez duela leporatu eta izapide informatiborik egin ez duela salatzeko. Fiskaltzak ikerketa egin badu, idatziz jakinarazteko eskatu dio Manos Limpiasek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Salaketak Amaiur albisteak