Politika -

Askatasun ponentzia

Quirogak PPren buruzagitzaren babesa duela azpimarratu du Marotok

Alderdiaren iturriek, era berean, ezeztatu egin dute Quirogak dimisioa aurkeztu izana, hainbat komunikabidetan argitaratu den moduan.

Quirogak PPren babes osoa duela azpimarratu du Marotok

0:06

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Maroto Alderdi Popularreko sektore-idazkariordeak gaur azpimarratu duenez, Arantza Quirogak alderdiaren zuzendaritzaren babesa du.

Alderdiaren iturriek, era berean, ezeztatu egin dute Quirogak dimisioa aurkeztu izana, hainbat komunikabidetan argitaratu den arren.

Prentsaurrekoa eman du Marotok eguerdian, eta PPren buruzagitzak Quiroga babesten duela azpimarratu du. Marotoren ustez, "buruzagi euskalduna azkarra eta trebea izan zen atzo proposamena atzera bota zuenean".

PPren EAEko eta Estatuko zuzendaritzako kide denak defendatu egin du Quirogaren hasierako proposamena, "terrorismoari zilegitasuna kentzea" aipatzen zuelako, eta horrek ETA "gaitzestea" dakarrelako berekin.

Buruzagi popularraren arabera, Quirogak "asmatu" egin zuen ekimena atzera botata, "falta zena izango bailitzateke" EH Bilduk bere burua "zuritzeko" terrorismoari zilegitasuna kentzeaz eta biktimen memoriaz hitz egiten duen proposamena erabiltzea.

"Ez dugu onartuko ez gizarte ez alderdi moduan, historia gogoratzeko baita, eta beharrezkoa da gaitzespena", gaineratu du.

Quirogak aurkeztu zuen testuan "EAEko PPk eta Espainiakoak beti defendatu duen diskurtsoa" agertzen zuela berretsi du, gaur egun bere alderdiak bakarrik defendatzen duen diskurtsoa dela, gainera.

Ekimenean dena oso argi agertzen omen zen, zilegitasuna kentzearekin "gizartearen errefusa" aipatzen zelako, biktimen memoriarekin eta duintasunarekin batera.

Horregatik, EH Bilduk komeni zaiona bakarrik hartu duela salatu du, gainerakoa "ezabatu" egin duela popularren "lengoaia berriaz" hitz egin ahal izateko.

Javier Marotok behin eta berriz azpimarratu du Arantza Quirogak alderdiaren babesa duela. Gainera, PPren EAEko presidenteak bere kargua zuzendaritzaren esku utzi duela zabaldu bada ere, alderdiaren zuzendaritzak gezurtatu egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra Arantza Quiroga bideoak Euskadiko PP