Politika -

Polemika

Semperrek ez du Quirogaren berri

Borja Semper PPren Gipuzkoako presidenteak uste du Arantza Quiroga "politikoki minduta" sentituko dela, baina alderdiak ez diola "aginterik kendu".

Arantza Quirogaren berririk ez, asteazkenaz geroztik

1:17

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarbizitza lantalde berria eratzeko proposamena erretiratu zutenetik ez da jendaurrera azaldu Arantza Quiroga PPren EAEko presidentea. Borja Semper alderdiaren Gipuzkoako buruzagiak Radio Euskadin aitortu duenez, ez du azken egunetan berarekin hitz egiteko aukerarik izan. Haren ustetan, "politikoki minduta sentituko da, baina alderdiak ez dio aginterik kendu".

Azken egunetan Quirogarekin berbarik egin ez badu ere, proposamen berriaren helburua "terrorismoari zilegitasun kentzea" zela azaldu du, eta horren ildoan esfortzu bat egin dutela eta "nahita manipulatu" dutela nabarmendu du.

Joan den asteartean aurkeztu zuen Quirogak proposamena, Legebiltzarrean elkarbizitzaren inguruan hitz egiteko alderdi guztien ordezkariak izango lukeen lantaldea abiatzeko, baina 24 ordura erretiratu behar izan zuen testua.

Semperrek ukatu egin du proposamena erretiratzeko agindua Genovatik etorri zela, eta "aktore asko" izan direla adierazi du.

Joseba Egibarrek uste du "Quirogak bakearen alde eskuzabaltasunez lan egin duten erakundeekin jokatu duen bezala jokatu dutela berarekin ere". Alderdiek "presio politikoa eta mediatikoa" jasaten dutela esateaz batera gaineratu du proposamenak funts gutxi izango zuela hain azkar” erretiratu baldin badute.

Oskar Matute EH Bilduko parlamentariaren esanetan, "PPren arazoa ez da EH Bildu izan, Madril izan da". Proposamena garaipentzat hartu izana ukatu du eta berriro ere babestuko luketela gaineratu.

Jose Antonio Pastor PSEko bozeramailearen iritziz, Quirogak "asmo onez" jokatu du, baina ez du PPren eta terrorismoaren biktima batzuen erreakzioa "behar bezala neurtu".

Gorka Maneirok (UPyD) uste du EAEko PPk "protagonismoa nahi izan duela, eta printzipioak bidean" utzi dituela.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra Arantza Quiroga berriak