Politika -

Salaketa

Covitek eta Polizia Nazionalak Herriak Libreren martxa salatu dute

Herriak Libre dinamikak Estatu espainiarraren kontrako epaia eman zuen astelehenean Iruñean;'inperialista eta zapaltzailea' izateagatik 'herrien garaipena sufritzera' zigortu zuen.

Herriak Libre dinamikaren ekitaldia atzo Iruñean. Argazkia: EFE
Herriak Libre dinamikaren ekitaldia atzo Iruñean. Argazkia: EFE
Herriak Libre dinamikaren ekitaldia atzo Iruñean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak eta Covite Terrorismaren Biktimen Elkarteak salaketa jarri dute Herriak Libre dinamikak atzo, astelehena, Herriak Libre dinamikak Iruñean egin zuen martxaren aurka.

Zehatz-mehatz esanda, Espaniako Poliziak antolatzaileen aurka Auzitegi Nazionalean jarri du salaketa terrorismoa goratu zelakoan eta Covitek, berriz, Nafarroako Probintzia Auzitegian jarri du salaketa antolatzaileei gorrotoa bultzatzea leporatuta. Bi erakundeek argudiatu dute atzoko ekitaldian Espainiako sinbolo direnen irudien kontra zapatak jaurti zirela -tartean Espainiako erregearen, Espainiako gobernuko presidentearen eta Espainiako Segurtasun indarren agenteen aurka- eta Espainiaren kontrako "herri epaiketa" irudikatu zela.

Herriak Libre ekimenak epaia jakinarazi zuen atzo, astelehena, Iruñean, Estatu espainiarraren kontra. Hala, "inperialista eta zapaltzailea" izateagatik "herrien garaipena sufritzera" zigortu zuten estatu espainiarra. Epaia Madrilera eramango dute urriaren 19an, Auzitegi Nazionalean Askapenako bost kideren kontrako epaiketa egingo duten egunean. Seina urteko kartzela zigorra eta Askapena, Askapeña eta Elkartruke legez kanpo uztea eskatuko dute epaiketa horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Albisteak