Politika -
A-20ra begira
Rajoy arrakastarako berme da Espainian, Europako eskuinaren arabera
Espainiako presidentea ziur agertu da presidente aukeratuko dutela, beste behin, "erradikalen, sezesionisten eta populisten mehatxuen" eta alderdi berrien aurrean.
Agentziak | Erredakzioa
Europako alderdi eskuindarren buruek Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea goraipatu dute eta, esan dutenez, Espainiak A-20ko hauteskunde orokorren ostean beharko duen susperraldi ekonomikoaren eta arrakastarako berme da Rajoy.
Angela Merkel Alemaniako kantzillerra, besteak beste, izan dira Europako Alderdi Popularraren kongresuan, Rajoy egindako lanaren alde egiteko, eta hauteskundeei begira babesa adierazteko.l
Rajoyk, halaber, ziur agertu da presidente aukeratuko dutela, beste behin, "erradikalen, sezesionisten eta populisten mehatxuen" eta alderdi berrien aurrean, eta sozialisten politiken aurrean, "zenbaki gorrietara, defizit amaigabeetara, atzeraldira eta langabeziara" eramaten dutelako.
Europako PPren alderdiak ez dira "modako freskagarriak, ezta egun bateko sukarra ere", ohartarazi du Rajoyk. Presidente espainiarraren esanetan, enplegua eta ongizate estatua "popularren ondarea" da, eta ez sozialistena.
Gainera, kongresuaren itxiera baino lehen, Rajoyk hitza hartu duten gainerako buruzagien hitz gozoak entzun ditu. Nicolas Sarkozyk, Donald Tusk Europako Kontseiluko eta Jean Claude Juncker Euroako Batzordeko presidenteek, besteak beste, Espainiaren eta horren presidentearen aldeko oihuak bota dituzte.