Politika -
Hauteskunde orokorrak
Gorteen desegitea eta hauteskunde deialdia, Aldizkari Ofizialean
Hauteskunde kanpaina abenduaren 4an hasiko da, 00:00etan, eta urtarrilaren 13an osatuko dituzte ganberak.
agentziak | erredakzioa
Estatuko Aldizkari Ofizialak Diputatuen Kongresua eta Senatua desegiten dituen Errege Dekretua eta abenduaren 20ko hauteskunde orokorretarako deialdia argitaratu ditu gaur.
Hauteskunde-kanpaina dekretu horren bitartez arautu dute, eta hamabost egunekoa izango da, beti bezala: abenduaren 4an hasiko da, 00:00etan, eta hilaren 18an bukatuko da, 24:00etan.
Hauteskundeen ondorioz ateratzen diren ganberek urtarrilaren 13an egingo dituzte erakundeak osatzeko saioak.
Abenduaren 20ko bozetan 350 diputatu eta 208 senatari aukeratuko dituzte, gainerako 56 senatariak erkidegoek hautatzen baitituzte.