Itxi

Politika

Kataluniako Parlamentua

Junts Pel Siren eta CUPen agiriaren tramitazioa, geldituta

Agentziak | Erredakzioa

Ciutadansek eta PSCk aurkeztutako errekurtsoek eta PPC talde gisa osatu ez izanak egun batzuez atzeratu dute agiriaren eztabaida.

1:59

Junts Pel Sik eta CUPk Kataluniako estatu independentea sortzeko atzo aurkeztutako agiriaren tramitazioa gelditu du gaur Kataluniako Parlamentuaren Mahaiak.

Bi arrazoi izan dira izapidea gelditzeko. Batetik, Ciutadansek eta PSCk agiriari errekurtsoak aurkeztu izana eta Alderdi Popularrak talde parlamentarioa osatu ez izana. Izan ere, Parlamentuaren Bozeramaileen Batzordeak aztertu behar ditu oposizioaren errekurtsoak, baina erakunde hau ezin da bildu talde guztiak osatuta ez badaude. Alderdi Popularrak ez du halakorik egin, eta hori gertatu arte, izapidea gelditu beste erremediorik ez du izan Mahaiak. Hala, litekeena da tramitazioa inbestidura saioa egin ondoren bideratzea.

Legealdi berria aurreratuago balego, Parlamentuak 48 ordu izango lituzke PSC eta C?s alderdiek aurkeztutako eskariak onartzen dituen eta, ondorioz, subiranotasunaren aldeko proposamena gelditzen edo bultzatzen duen erabakitzeko. Kasu honetan, ordea, talde parlamentario bat osatu gabe dagoenez, Bozeramaileen Batzordea eratu gabe dago, eta erabakia geroratu behar izan du Parlamentuak.

Alderdi Popularrak azaroaren 5era arte du talde parlamentarioa osatzeko.

Eztabaidaren data, zalantza bakarra

Parlamentuko iturriek argitu dutenez, beste aukerarik bada: Bozeramaile Batzordearen bilera deitzea, PPko kideak gonbidatuta. Tramitazioan aurrera egiteko modua izango lukete modu horretan.

Ganberak hartuko duen bidea zein den gorabehera, ziurra da ganberak Ciutadansek eta PSCk aurkeztutako ekimenak baztertuko dituena, Junts Pel Sik eta CUPek gehiengo osoa baitute behin betiko erabakia hartzeko eskumena duen erakundean, Parlamentuko Mahaian, alegia.

Hortaz, zalantza bakarra independentziaren aldeko bi alderdien ekimenaren eztabaidaren data da. Ez da, ordea, zalantza makala, Junts Pel Sik eta CUPek osoko bilkura hori lehenbailehen, inbestidura saioa baino lehen, egitea nahi dutelako.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Katalunia
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena