Politika -
Kontzientzia Askatasuna saritu
Raif Badawi saudiarabiar blogariak irabazi du Sakharov saria
Europako Legebiltzarrak ematen du urtero Kontzientzia Askatasunari aitortzen zaion Sakharov saria.
Agentziak | Erredakzioa
Raif Badawi Saudi Arabiako blogariak eskuratu du aurten Europako Legebiltzarrak urtero ematen duen Sakharov saria, Kontzientzia Askatasunaren defentsan egindako lana aitortzen duena, Europako iturriek Efe agentziari jakinarazi diotenez.
Badawik Venezuelako oposizioaren, Unitate Demokratikoaren Mahaia izenekoaren, eta otsailean hil zuten Boris Nemtsov errusiar politikariaren aurretik geratu da.
Saudiarabiar Sare Liberala izeneko foroa sortu zuen Badawik Interneten, eta hamar urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 2014an, eta baita mila zigorrada jasotzeko zigorra ere, bere blogean "Islama iraintzeagatik" eta Saudi Arabiako "polizia morala" kritikatzeagatik.
Ekainean, Saudi Arabiako Auzitegi Gorenak zigorra berretsi zuen, nahiz eta auziak nazioartetik hainbat eta hainbat elkartasun mezu jaso dituen.Saria banatzeko ekitaldia abenduaren 16an izango da.