Itxi

Politika

Astelehenean izan omen zen

CUPek ez du 'ukatu ezta baieztatu ere' Masekin ezkutuan bildu izana

Agentziak | Erredakzioa

Benet Salellas CUPeko diputatuak gaia saihestu du. Independentziaren aldeko agiria azaroaren 6an eztabaidatzearen alde egin du, bestalde.

  • CUPen agerraldi bat. Argazkia: EiTB

Benet Salellas CUPeko diputatuak ez du gezurtatu alderdi antikapitalistako kideak Masekin eta ERCko beste kide batzuekin ezkutuan bildu izana, baina baieztatu ere ez egin. Astelehenean egin omen zen batzar hartan Kataluniako inbestidura negoziatu zuten aldeek, gaur El Confidencial egunkariak aurreratu duenez.

Bera Mas jarduneko presidentea, Marta Rovira ERCko idazkari nagusia, Raul Romeva Junts Pel Siko zerrendaburua eta CUPeko Anna Gabriel alderdikidea ezkutuan bildu ote ziren galdetu diote gaur Rac1 irrati katean Salellasi eta horrela erantzun du: "Ez dugu hedabideen bitartez negoziatuko, ezta gure metodologia azalduko ere. Batzar horren inguruan, ez dut ukatuko baina baieztatu ere, ez dut egingo". Nabarmendu duenez, inbestidura adosteko asmoarekin bilera sorta edukitzen ari dira "maila guztietan eta aktore guztiekin".

"Gugatik bada behintzat Generalitateak bere presidentea edukiko du eta lehen eztabaidan, azaroaren 9an, izatea nahiko genuke guk. Horretan ari gara eta posible ikusten dut", adierazi du.

Junts Pel Sik eta CUPek "estatu katalan independentea" osatzeko prozesuari hasiera ematen dion agiriari dagokionez, osoko bilkuraren eztabaida azaroaren 6an egitea nahi duela azpimarratu du Salellak. PPCk, Ciutadansek eta PSCk erabilitako amarrua gorabehera, Parlamentuko Mahaiak adierazpenaren tramitazioa "desblokeatuko" duelakoan dago.

Atzo anarkismoaren kontra egindako polizia operazioari dagokionez, Esquadrako Mossoekin haserre agertu da CUPeko diputatua. "Kezkagarria da Kataluniako Informazio unitateak edukitzea; beste garai batean zeuden brigada politiko-sozialen antz handia dute eta", deitoratu du.

deitoratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena