Politika -

Presoak

Zarautzen presoen senideei emandako laguntzak baliogabetu egin dituzte

Diru-laguntzek forma akatsak zituztela ebatzi du Justiziak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako epaitegi batek baliogabe utzi ditu Zarautzeko Udalak joan den legegintzaldian (Bildu agintean zegoenean) ETAko presoen senideei emandako diru-laguntzak.

Zarautzeko Udalak 2014ko urriaren 29an onartu zituen laguntzak, eta Estatuko Abokatutzak horren aurka egin zuen,  forma akatsak argudiatuta. Gainera, "terrorismoaren biktimak aitortzeko araudia" urratzen zuela ere azaldu zuen.

Nolanahi ere, epaileak ez du azken hori baloratu, eta diru-laguntzek forma akatsak zituztela aitortu du. Izan ere, Diru-Laguntzen Plan Estrategikoaren baldintzak ez zituela betetzen ebatzi du.

Epaitegi honek beste diru-laguntza bat baliogabetu zuen irailean, Zarautzeko Udalak iaz Harrera plataformari emandakoa (2.500 eurokoa izan zen).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Presoak albisteak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Zarautz EH Bildu Nafarroa