Politika -

Hauteskundeak

Gobernatzeko oztoporik ez izateko gehiengo indartsua eskatu du Rajoyk

"Espainiak ez du  esperimenturik behar, egonkortasuna eta segurtasuna" behar ditu, Rajoyren arabera.

Mariano Rajoy Espainiako gobernuburua Argazkia: Efe
Mariano Rajoy Espainiako gobernuburua Argazkia: Efe
Mariano Rajoy Espainiako gobernuburua Argazkia: Efe

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak gehiengo indartsua eskatu dio bere alderdiari, PPri, Espainiako Parlamentuan ez dadin egon alderdi irabazleari agintea galaraziko dion indar metaketarik.

PPk Murtzian dituen buruzagi eta militanteen aurrean egin duen hitzaldian, PP alderdi "fidagarria" dela esan du berriro ere, "egonkortasuna ematen duen alderdia", hain justu. Horren ildoan, hautesleek dituzten aukeren artean, PSOE batetik, eta PP eta Ciudadanos bestetik, aukerarik onena PPrena dela gaineratu du: "Espainia ez dago esperimentuak egiteko moduan. Espainiak egonkortasuna eta segurtasuna behar ditu".

Hauteskunde orokorrak ate-joka direla, eta inkestek PPri gehiengo absoluturik ematen ez diotela eta, Rajoyk gehiengo indartsu bat eskatu du, eta ohartarazi: "Ez dugu nahi beste guztiak ados jarri direlako gobernatu ezin dezakeen gobernu bat".

Kataluniako auzia ahotan hartuta, legea "demokraten alde" dagoela esan du eta Estatuak bitarteko guztiak dituztela independentisten xantaiari aurre egiteko. "Ez dute ezer lortuko eta ez dituzte euren helburuak beteko", esan du. Horri lotuta, lasaitasuna eskatu du eta gaineratu erantzuna "lasai, irmo eta neurriz" emango dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra Rajoy