Itxi

Politika

Kataluniako parlamentua

Aste garrantzitsua Katalunian, prozesu independistari begira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Minutuz minutu jarraitu dezakezu Kataluniako parlamentuan independentziaren inguruan egite ari diren eztabaida.

1:18

Kataluniako Estatua sortzeko Junts pel Sik eta CUP alderdiak adostutako ebazpen independentista eztabaidatu eta onartuko du Kataluniako parlamentuak astelehen honetan (azaroak 9); izan ere, Junts pel Sik eta CUPek gehiengo osoa dute eta, ondorioz, proposamenak aurrera egingo du. Parlamentuko eztabaidak bat egingo du Kataluniako prozesu parte-hartzailearen lehen urteurrenarekin.

Ezohiko osoko bilkura 10:00etan hasiko da ebazpen indepentistaren eztabaidarekin. Horrez gain, SiQueEsPot taldeak aurkeztutako ebazpen bat ere eztabaidatu eta bozkatuko dute bilkuran eta gainerako alderdiek bere jarrera erakutsi eta zuzenketak egin ahal izango dituzte.

Bestalde, Espainiako gobernuak iragarri du helegitea aurkeztuko duela Auzitegi Konstituzionalean adierazpen independentistaren aurka.

EAJk ordezkaritza bat bidaliko du astelehenean Kataluniako parlamentura Masi eta Parlamentuari babesa emateko. Hala, EAJk Aitor Esteban EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramailea bidaliko du Kataluniako parlamentura, "Kataluniako herriaren gehiengo subiranoak hartuko duen erabakiari babesa emateko".

EH Bilduk ere ordezkaritza bat bildaliko du Bartzelonara. Hasier Arraiz, Rebeka Ubera eta Maiorga Ramirez izango dira bihar Bartzelonan Kataluniako Parlamentuak emango duen pausoari babesa erakusteko asmoz.

Minutuz minutu jarraitu dezakezu Kataluniako parlamentuan independentziaren inguruan egite ari diren eztabaida.

Espainiako gobernuaren urratsak

Espainiako gobernuak asteartean jarriko du inpugnazioa. Justizia Ministerioko iturriek jakitera eman dutenez, Estatu Kontseilua egun horretan bertan bilduko litzateke bere txostena egiteko eta ondoren Ministroen Kontseiluak helegitea Auzitegi Konstituzionalera igortzeko baimena emango luke.

Rajoyren gobernuak ebazpen independentista behin-behinean bertan behera uztea eskatuko dio, Auzitegi Konstituzionalari Konstituzioaren 161.2 artikulua aplikatuta. Horren arabera, autonomia erkidegoko lege autonomiko bat bost hilabetez behin-behinean bertan behera geldituko da gobernu zentralak helegitea aurkezten duenean.

Horrenbestez, Auzitegi Konstituzionala asteazkenean, azaroaren 11n, bilduko litzateke Espainiako Gobernuaren tramitera onartu eta Kataluniako Parlamentuaren ekimen independentista baliogabetzeko.

Inbestidura saioa

Bestalde, inbestidura saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da, Artur Mas Generalitateko jarduneko presidentearen agerraldiarekin. Talde parlamentario guztiekin bildu ostean, Carmen Forcadellek Artur Mas proposatu du berriro Kataluniako presidente izateko hautagai moduan.

Behin Masen hitzaldia amaituta, Carme Forcadell Kataluniako parlamentuko presidenteak saioa etengo du hurrengo egunera arte. Asteartean, taldeen txanda izango da eta ondoren Masek taldeei erantzuteko aukera izango du.

Astearte arratsaldean lehen bozketa egingo da. Lehendabiziko bozketan, Artur Masek gehiengo absolutuaren babesa lortu beharko du presidente izateko; gehiengo absoluturik ez badu, bilkura bertan behera geratuko litzateke eta ostegunean berriro egingo lukete agerraldia Masek eta Parlamentuko taldeek.

Bigarren bozketan gehiengo sinplearen babesarekin nahiko izango luke Masek berriro presidente izateko, baina boto nahikorik lortu ezean, urtarrilaren 9a arteko epea izango luke akordio batera heltzeko.

Junts pel Si CUPen babesa lortzen ahalegindu da azken aste horietan, baina, oraingoz, aipaturiko alderdiak uko egin dio inbestidura saioan Artur Masi bozka emateari.

Masek bigarren bozketan ere babes nahikorik lortzen ez badu (inoiz ez da halakorik gertatu), Forcadellek hautagai berriak aurkezteko epea zabalduko du eta bi hilabeteko epea izango da inbestidura saioak egiteko.

Dena dela, urtarrilaren 9an inbestidura gauzatzeko adostasunik ez badago (inoiz ez da halakorik gertatu), hauteskundeak deituko dira martxorako.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena