Politika -
Krisia Ahal Dugu alderdian
Roberto Uriarteren dimisioa 'koherentea' da, Errejonen iritzian
Hauteskundeak izateko hilabete eskas falta dela, Ahal Duguk ez du batzorde kudeatzailearik izendatuko. Hori dela eta, zuzendaritzaren ardura hauteskunde-batzordeak berak hartuko du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iñigo Errejon Podemoseko idazkari politikoak eta hauteskunde-kanpainaren zuzendariak adierazi duenez, Roberto Uriarte Ahal Duguren idazkari nagusi ohiak emandako dimisioa "koherentea da, primarioetako emaitzekin eta zerrenden osaketekin bera ados ez zegoenez, kargua uztea erabaki baitu".
Errejonen arabera, "ekintza zintzoa izan da, eta alderdiarekiko eta aldaketa politikoarekiko duen konpromisoa erakutsi du". Podemoseko buruzagiak azpimarratu duenez, "Uriartek ez ditu interes pertsonalik lehenetsi".
"Atzerapausoa ematea erabaki du, eta Ahal Duguren zuzendaritza Ahal Duguren hauteskunde-batzordearen esku utzi", azaldu du Errejonek Uriarteren ordezkoaren gainean galdetu diotenean.
Gauzak horrela, hauteskundeak izateko hilabete eskas falta dela, Ahal Duguk ez du batzorde kudeatzailearik izendatuko. Hori dela eta, zuzendaritzaren ardura hauteskunde-batzordeak berak hartuko du.