Itxi

Politika

A-20ko hauteskundeak

Roberto Uriartek, Podemos alderdiko Euskadiko buruak, dimisioa eman du

eitb.eus

Pablo Iglesiasi zuzendutako gutun baten bidez utzi du kargua. Gutunean, Podemosek Estatuan zuen diskurtsoarekiko desadostasunak agertzen ditu.

Roberto Uriartek, Podemos alderdiak Euskadin zuen buruak, dimititu egin du gaur Pablo Iglesias alderdiko buruari bidali dion gutun baten bidez. Gutun horretan Podemosek Estatuan darabilen diskurtsorekiko desadostasunak plazaratu ditu arrazoi gisa.

Asteazken honetan bertan, Ahal Duguk Pablo Iglesiasek zuzentzen duen alderdiaren barnean erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuen, baita Euskadiko diskurtsoa, itunak eta hautagaitzak "Madrilgo zuzendaritzarekin adostea" ere. Era berean, erabakiak EAEko Kontseilu Hiritarrak berrestea eskatu zuen.

Horrez gain, Ahal Duguren Kontseilu Hiritarrak deitoratu egin zuen euskal herritarrak ordezkatu behar dituzten hautagaiak "EAEko botoek aukeratu ez izana", eta erabaki horiek proiektua arriskuan jar zezaketela ohartarazi zuen.

hartarazi zuen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena