Politika -

Hauteskunde orokorrak

Alonso: 'PP egonkortasunaren bermea da'

EAEko PPk Kongresurako eta Senaturako hautagaitzak aurkeztu ditu, Bilbon.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonso EAEko PPko presidentearen esanetan, PP "Espainiako batasuna errespetatuko den bermea da". "Egonkortasunaren bermea da, gauza arrarorik eta hausturarik egongo ez den bermea", nabarmendu du.

EAEko PPk Kongresurako eta Senaturako hautagaiak aurkeztu ditu gaur, Bilbon. Hain zuzen ere, hauek izango dira zerrendaburuak: Alfonso Alonso (Araba), Borja Semper (Gipuzkoa) eta Leopoldo Barrera (Bizkaia) Behe Ganberarako, eta Iñaki Oyarzabal (Araba), Juana de Bengoechea (Gipuzkoa) eta Raquel Gonzalez (Bizkaia), Senaturako.

Alonsok aurreratu du hurrengo lau urteetan "500.000 lanpostu" sortu nahi dituztela, urtean. "Hori da gure ilusioa, suspertze prozesuaren bermea izan behar dugu. Asko dago jokoan abenduaren 20an: gure egonkortasuna, batasuna eta etorkizuna", gaineratu du.

EAEko PPren zerrendak

- Kongresurako Arabakoa: Alfonso Alonso, Javier Maroto, Leticia Comeron eta Laura Garrido.

- Senaturako Arabakoa: Iñaki Oyarzabal, Jorge Ibarrondo eta Marta Alaña

- Kongresurako Gipuzkoakoa: Borja Semper, Ramón Gomez, David Hernandez, Cristina Baz, Ines Baroja eta Maria Pilar Elias

- Senaturako Gipuzkoakoa: Juana de Bengoechea, Jacobo Caparros eta Manuel Palacio

- Kongresurako Bizkaikoa: Leopoldo Barreda, Paula Garagalza, Xabier Olabarrieta, Amaya Fernandez, Jose Manuel Insausti, Josune Lopez, Jorge Paneras eta Beatriz Fanjul

- Senaturako Bizkaikoa: Raquel Gonzalez, Angel Rodrigo eta Victor Rodriguez

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Politika albisteak EAE Hauteskunde orokorrak Euskadiko PP bideoak Eguneko albisteak Alfonso Alonso berriak