Politika -

Auzitegi Nazionala

Joinet NBEko adituaren kontrako salaketa onartu du Auzitegi Nazionalak

Covitek jarri zuen salaketa, elkarrizketa batean "ETAko iheslarien atxiloketa" oztopatu zuela onartu zuelako.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak tramitera onartu du Covitek Luis Jonet Nazio Batuen Erakundeko aditu frantziarraren kontra jarri duen salaketa, "ETAko kide iheslarien atxiloketa" oztopatu zuela onartu zuelako.

Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak Fernando Andreuk kaleratutako autoa helarazi die hedabideei. Bertan, Ministerio Fiskalari agintzen dio izapideak abian jartzeko Luis Joineten kontrako salaketari buruzko "informazioa" emateko.

Coviteren salaketa Joinetek urriaren 20an Gara egunkarian egindako elkarrizketa batean oinarritzen da.

Izan ere, Covitek salatu du Joinetek "ustez delitu diren gertakariak" onartzen zituela, eta Coviteren ustez, "justizia oztopatzea eta erakunde armatuari laguntzea" izan zitezkeen delitu horiek.

Covitek gogorarazi duenez, Joinetek hauxe adierazi zuen: "Nik ez nekien zer esaten zioten elkarri, batzuk kartzelatik ateratzen nituen, eta ezkutuan zeudenak ez atxilotzeko ahaleginak egiten nituen".

Coviteren ustez, NBEko aditua bera izan zen "justizia oztopatzera bideratutako ekintzak" egin zituela aitortu zuena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika ETA albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa