Politika -
CDC-ren ondorengoa
Artur Mas: 'Alderdi berri bat behar dugu herri berri batentzat'
CDCren "onena hartuko duen eta balio ez duena bazter utziko duen" erreminta politiko berria sortzearen alde agertu da jarduneko presidentea.
Agentziak | Erredakzioa
Artur Mas Generalitateko jarduneko presidente eta CDC alderdiaren buruak alderdi berri bat sortzeren alde egin du, "herri berri bat eraikitzen laguntzeko".
Iragarpena atzo egin zuen Masek Democracia i Llibertat hautagaitzaren aurkezpenean. Abenduaren 20ko hauteskunde orokorretarako koalizioa osatu du CDCk Reagrupament y Democrates de Catalunya alderdiarekin (Uniotik atera diren independentziaren aldekoek osatutakoa).
Jarduneko presidentearen arabera, Democracia i Llibertat alderdi berri horren "hazirik onena da". Haren ustean, "herri berri bat osatzeko alderdi berri bat beharko da".
"Inbestidura gorabehera, denok elkarrekin jardun behar dugu alderdi berri bat egiteko, herri berri bat eraikitzen laguntzeko", azpimarratu du.
Bide horretan inplikatzeko prest agertu da Mas, Kataluniari "lagungarri izan ahal zaion papera" hartzeko konpromisoa hartu du. Alderdi berri horrek "orain arte egindako onena hartu behar du, asko izan da eta, baina herri berri bat egiteko beharrezkoa ez dena albo batera utzita".