Politika -

Jihadismoaren aurkako ituna

PP eta PSOE 'aurpegihandiak' direla uste du EAJk

Estebanen hitzetan, PPk eta PSOEk “Ertzaintza Interpoleko sareetara lotzearen aurkako botoa eman” ondoren, EAJri jihadismoaren kontrako itunarekin bat egitea eskatzea “lotsa gutxi” izatea da.

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE
Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE
Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramailearen hitzetan, duela hilabete bat PPk eta PSOEk ?Ertzaintza Interpoleko sareetara lotzearen aurkako botoa eman? ondoren, jeltzaleei jihadismoaren kontrako itunarekin bat egitea eskatzea ?aurpegihandia? izatea da.

Gainera, Estebanek lasaitasuna eskatu dio Europari; izan ere, batzuek ?segurtasun faltsu baten mesedetan askatasun-sortarekin amaitu nahi dutela ematen du?.

EAJ eta Eusko Jaurlaritza ?hasieratik elkarlanean? arituko direla ziurtatu zuen Iñigo Urkullu lehendakariak, Estebanek Herri Irratian gogorarazi duenez.

?Kontraesana?

?Kontraesana iruditzen zait eta barka, aurpegi handia izatea da; PPk eta PSOEk itun bat sinatu zuten ustez poliziei informazio hobeagoa eta baliabide gehiago emateko helburuarekin, baina Ertzaintza Interpoleko jihadismo sareetara lotzea eragotzi eta ertzain kopurua mantentzeko lan eskaintza publikoa debekatu nahi dute?, aurpegiratu die Estebanek.

Bestalde, ?aitzakiak? alde batera uzteko eta jihadismoaren aurkako itunari babesa emateko eskatu dio Leopoldo Barreda PPko diputatugaiak EAJri, EH Bilduren ?xantaiari men egitea barkaezina? delako. Koalizio abertzalea ?ez estutzeko, jeltzaleak jihadismoaren gaitzespenean aurrera ez egiteko gai ez izatea? deitoratu du Barredak, ?ezker abertzaleak ETA sekula gaitzetsi ez duelako?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Ertzaintzaren albisteak Jihadismoa Gaurko azken orduko albistea