Politika -
Adierazpen instituzionala
Parisko atentatuak gaitzesteko desadostasuna Eusko Legebiltzarrean
EH Bilduri “testua onartu nahi ez izatea” egotzi dio PSE-EEk. Sozialisten ahotan, EAJk testua “zalantzan” jarri du. Bestalde, PSE-EEk “akordiorako borondaterik” ez duela salatu du Egibarrek.
eitb.eus
Eusko Legebiltzarrean berriro, desadostasuna alderdien artean Parisko atentatuak gaitzesteko, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. PSE-EEk adierazpen instituzional proposamena eraman du Legebiltzarrera Frantziako gizarteari elkartasuna adieraziz, eta hitzez hitz zera gehituz: ?Euskal Herriak modu berezian sentitzen du gertatua, urteetan kriminal fanatikoen indarkeria jasan duelako?.
EH Bilduri ?testua onartu nahi ez izatea? egotzi dio PSE-EEk. Sozialisten ahotan, EAJk testua ?zalantzan? jarri du. Jose Antonio Pastor legebiltzarkide sozialistaren esanetan, jeltzaleak ?hauteskundeei begira? ari dira.
Joseba Egibar ordezkari jeltzalearen hitzetan, ?EH Bilduren ezezkoak adierazpena ezinezkoa egiten zuela bazekiten? sozialistek. PSE-EEk ?akordiorako borondaterik? ez duela salatu du EAJko legebiltzarkideak.
Ezker abertzalea testu bat adosteko prest agertu da, baina ?aldaketarik egiteko aukerarik? eman ez dutela kritikatu du.
Pastor: ?Jarrera onartezina aparteko testu baten aurrean?
?Euskadin urteetan zehar nozitutako fanatismoaren ondorioak aipatzen zituen testuaren zatia zalantzan? jarri dute jeltzaleek, Pastorrek adierazi duenez. ?Jarrera onartezina testu bikain baten aurrean?, kritikatu du.
Jose Antonio Pastor (PSE-EE) eta Borja Semper (PP) Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE
Era berean, UPyDk eta PPk jeltzaleak eta ezker abertzalea kritikatu dituzte. Borja Semperren ahotan, ?testu zuri onargarria da?.
Egibar: ?EH Bilduren jarrerak adierazpena ezinezko egiten zuela bazekiten?
Sozialistak gezurretan ari direla azpimarratu du Joseba Egibarrek. ?EH Bilduren ezezkoak adierazpena ezinezkoa egiten zuela bazekiten?, azaldu du. ?Beraiekin edukia negoziatu ez? dutela aurpegiratu du. Euren ?porrota onartzeko? eskatu die EAJko legebiltzarkideak sozialistei. Gainera, ?akordio bat lortzeko borondaterik? ez izatea leporatu die.
?Edozein testu adosteko prest? agertu da EH Bildu, ?baina ezer aldatzeko aukerarik ez dute eman?. Hala ere, astelehenean bost minutuko isilunearekin talde guztien errefusa argi geratu zen.
Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE
Bestalde, Andoni Ortuzar EBBko presidentearen hitzetan, EAJ prest dago jihadismoaren aurkako borrokan elkarlanean aritzeko, baina zera ere nabarmendu du jeltzaleen buruak: ?Ez da jihadismoaren aurkako itunera gehituko horrek biziarteko kartzela dakarrelako?.