Politika -

Kutxazainen kontrako erasoak

EH Bilduk ez ditu baketsu eta demokratikoak ez diren ekintzak babesten

Horrela mintzatu da Iker Casanova legebiltzarkidea, atzo Gasteizko sei kutxazain automatikoren kontra Ernaik egindako erasoez galdetuta.

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidea Gasteizko Legebiltzarrean. Artxiboko irudia: EiTB
Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidea Gasteizko Legebiltzarrean. Artxiboko irudia: EiTB
Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidea Gasteizko Legebiltzarrean. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak gaur azpimarratu duenez, koalizioak ez ditu "bide baketsu eta demokratikoetatik kanpo dauden" ekintzak egiten, sustatzen eta defendatzen. Horrela mintzatu da atzo Gasteizen izandako sabotaje ekintzen gainean galdetuta.

Ernaik bere gain hartu zituen sei kutxazain automatikoren, Iberdrolaren lokal baten eta bi higiezin agentziaren kontra egindako erasoak.

Eusko Legebiltzarreko pasilloetan kazetarien galderei erantzun die Casanovak. Haren hitzetan, "EH Bilduk oso garbi du hasieratik haren jarduera politikoa bide baketsu eta demokratikoetatik egiten dela".

Hori dela eta, koalizioak "ez ditu bide horietatik at egiten diren ekintzak egiten, sustatzen eta defendatzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EH Bildu Araba Gasteiz albisteak Eguneko albisteak