Politika -

Auzitegi Nazionala

Absolbitu egin dituzte 'Gudarien Basoa' dela eta epaitutako 4 lagunak

Terrorismoa goratzea egotzita epaitu zituzten Jokin Izagirre, Xabier Iragorri, Ramon Gaztelumendi eta Miren Itziar Iñarra, Aritxulegiko 'Gudarien Basoa' dela-eta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Jokin Izagirre, Xabier Iragorri, Ramon Gaztelumendi eta Miren Itziar Iñarra, terrorismoa goratzea egotzita epaitu ostean, naiz.eus eta berria.eus webguneetan kaleratutako informazioaren arabera.

Hain zuzen ere, 'Gudarien Basoa'-aren harira atxilotu zituzten 2014an, Ramon Sagarzazurekin batera.

Naiz.eus-ek azaltzen duenez, 18 urteko espetxe zigorra eskatzen zuen fiskaltzak, baina, azkenean, absolbitu egin dituzte. Epaian jasotzen denez, ez da frogatuta geratu ekitaldia ''ETAk edo horren talde sateliteren batek antolatu izana'', naiz.eus-en informazio horren arabera. Horrez gain, ez da egiaztatu ekitaldi horretan ''ETAren terrorismoa goratu zenik'', komunikabide horren arabera.

'Gudarien Basoa'

239 aldaxka 'Gudarien Basoa' 239 aldaxkak osatzen dute, aldaxka bakoitza hildako ETAko kide bati dagokio, eta plaka batez identifikatuta daude, 1etik 239ra. Horrez gain, gunea hesi batez inguratuta dago eta mugarri bat prestatu dute, haga bat jartzeko asmoarekin, eta omenaldiak egiteko plaza bat ere prestatu omen dute

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea