Politika -

Gaur, Donostian

Mugimendu independentista berria aurkeztuko dute EAk eta Batasunak

'Ari Gara' manifestua aurkeztuko dute gaurko ekimenean; independentziaren alde lan egiteko "sare bidezko" mugimendua jarri dute abian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mugimendu independentista "anitz", "parte hartzaile" eta "bide demokratikoak" oinarri izango dituena aurkeztuko du talde berri batek gaur Donostian. Ekitaldian EAko eta aurreko Batasunako kideak izango dira.

"Pertsona anitzen talde" batek hitzordua deitu gaurko Donostiako Miramar Jauregian. Bertan, independentziaren alde lan egiteko "sare moduko" mugimendu baten sorrera iragarriko duen "Ari Gara" izeneko manifestua aurkeztuko dute.

Horrez gain, mugimenduaren lehen egitasmoaren berri emango dute, hurrengo apirilaren 4ko Aberri Egunerako ospakizun bateratu, hain zuzen.

Gaurko ekitaldian ezker abertzaleko eta Eusko Alkartasuneko kideak izango dira, tartean Mayorga Ramirez Nafarroako EAko burua.

Aralarrek gonbidapenari uko egin dio aste honetan bertan. Bestalde, Alternatibak ez dutela ordezkaritzarik bidaliko jakinarazi dute, baina bertara agertzeko askatasuna eman die bere militanteei. Oscar Matute eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako diputatuak ere ez dira joango.

"XXI. mendeko independentistak ekimen berri baterako indarrak biltzen eta antolatzen" hasi direla jakinarazi du talde horrek, Efek jakina ahal izan duenez.

Bide demokratikoen" aldeko apustua eginen dutela dio, eta ez dutela onartuko haien bidea trabatzeko erabiltzea "ETAren aitzakia".

Kolektibo berria "sare bidezko parte-hartzean" oinarrituko dela adierazi dute, eta "mugimendu independentista zabal eta askotarikoa" eratzea izanen dute helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea