Politika -

ETA-ko presoak

Daniel Pastorrek EPPK kolektiboa utzi du

La Haine atari digitalera igorritako gutun baten bidez iragarri du presoak EPPK kolektiboa utzi duela eta ezker abertzale ofizialarekin harremanak etetea erabaki duela.

ATAk deituta, Bilbon egindako manifestazioa.
ATAk deituta, Bilbon egindako manifestazioa.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Daniel Pastor Alonso presoak EPPK kolektiboa utzi duela iragarri du, La Haine atari digitalera igorritako idatzi baten bidez. ATA Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduari babesa adierazi dio, presoen alde egiten ari den lanagatik.

'Nire izenean ez!!!' goiburupean idatzitako gutunean, Pastorrek ezker abertzale ofizialari leporatu dio amnistia, autodeterminazioa edo beste hainbat kontzepturen "patentea" bere egin nahi izatea.

Cadizko Puerto III espetxean ari da zigorra betetzen Pastor, eta ezker abertzale ofizialarekin lotura duten talde ororekin hautsi duela esan du bertatik zabaldu duen gutunean.

ATAk deituta azaroaren 28an Bilbon egin zen manifestazioan parte hartu zuten herritar guztiei eskerrak eman dizkie presoak. Mugimendu horrek ez du bat egiten ezker abertzalearen ildo ofizialarekin, eta presoentzat amnistia osoa aldarrikatzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak ETA albisteak Eguneko albisteak Albisteak