Politika -

ETAren aurkako operazioa

Parisera eraman dituzte Cahanen atxilotutako ETAko ustezko kideak

EITBk jakin ahal izan duenez, Ibon Gogeaskoetxea, Beñat Aginagalde eta Jose Lorenzo Ayestaran 11:30 inguruan atera dituzte Caengo polizia-etxetik Parisen epailearen esku uzteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibon Gogeaskoetxea, Beñat Aginagalde eta Jose Lorenzo Ayestaran ETAko ustezko kideak Parisera eraman dituzte, EITBk jakin ahal izan duenez.

Igandean, goizean goiz, atxilotu zituzten Cahaneko (Normandia)etxe batean eta gaur arte Caengo komisarian izan dituzte, galdekatzen.

Gogeaskoetxeari ETAko ustezko buruzagi militarra izatea leporatzen diote; Aginagalde, Iñaxio Uria enpresaburuaren eta Isaias Carrasco PSEko zinegotziaren hilketekin lotzen dute; Ayestaran, berriz, ETAko kide beterano bat&' || 'nbsp; da, Venezuelan urte ugari errefuxiatuta egin dituena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea