Politika -

Egibar ETBn

"Batasunak ez du sinesgarritasuna lortuko atentatu bat gaitzetsiz"

Egibarrek Altsasuko dokumentuarekin "kontsekuenteak" izateko eskatu die euren sinatzaileei eta hauteskundeetan izateko, Batasunak "zerbait oso argia" esan behar duela iritzi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar, EAJko Gipuzkoako presidenteak legez kanpo utzitako Batasunak "hainbeste izen galtze" duenez, ETAren atentatu baten "gaitzespenarekin" soilik ez duela "sinesgarritasuna lortuko" baieztatu du.

ETBri eskainitako elkarrizketan, ezker abertzaleko jende askok "hau bukatu da" esaten duela baina inork ez duela "ofizialdu" uste du Egibarrek.

Horregatik, ezker abertzaleak "marka legal" batekin hurrengo hauteskundeetara aurkezteko asmoa badu, "jendeak aintzat hartzeko eta sinestu dezaten zerbait oso argia" esan behar duela zehaztu du Egibarrek.

Zentzu horretan, EAJko Gipuzkoako presidenteak Altsasuko dokumentuarekin "kontsekuenteak" izateko eskatu die euren sinatzaileei.

Egibarren hitzetan, Batasunak "bide propioa" egin behar du eta ez da negoziazio prozesuren baten ezta beste alderdiren laguntzaren zain ere egon behar.

ETA-FARC-Venezuelako gobernua

ETAko eta FARCeko kideen arteko harremana azaltzen duen Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailearen autoari buruz, Egibarrek esan du "ezusteko ez oso handia" hartu duela, eta Venezuelako gobernuaren eta talde terroristen arteko "kooperazio" zantzuak badaudela baieztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea